Muy  Bastas

Bertso Satanikoak (via gaztezulo.com)

Ateak zabalik

Argazkia: Galder Ruiz · Testua: Ekaitz Samaniego – 139.zbka – 2013/4

Gasteizko Gaztetxea okupatu zutenetik 25 urte beteko dira apirilaren 28an, San Prudentzio egunean. Autogestioa eta asanblada oinarri, bi hamarkada eta erdiko bidean kanporatze arriskuei aurre egin behar izan diete hiriko gazteek, baina Gasteizko hainbat kolektiboren, auzokideen eta bereziki, gazteen beren lanari esker, Udaleko aisialdi ekintzen osagarri den egitaraua eskaintzen dute egun. Kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak… gazteentzako gune sortzaile bilakatu da bi pisuko eta patio dotoreko eraikina. Hala Bedi Irratiaren 30. urteurrena ere aitzakiatzat harturik, hainbat ospakizun egingo dituzte hilabete osoan, beste hainbeste urte betetzeko asmoz.

Ekaitz Samaniegok jarritako bertsoak

Abordaia hasi zen
ostikada batez
etxea izan zedin
gazteon babes
ohiko delegaziotik
egiteko ihes
gure beharrak landuz
geronen eskuez
hutsuneak betez
bizi izan bitez
egin dugu amets
baina lo hartu ez
Alde Zaharra sorginduz
mende laurdenez.

Zer osagai darama
sorginkeriak ba?
Gugandik ta guretzat
izango bada:
Autogestioa ezin
apartean laga
Auzolana hartara
lehengai fina da
parte-hartze laba
dugu asanblada
batasun indaba
eta azkenik, danba!
lotsagabekeri ta
maitasunkada!

Idatzi erantzun bat