Muy  Bastas

Izan gaitezen bastoak! (Ruben Sanchez)


*GAUR8- astekarirako zutabea.
#askegunea-ren harira gauza asko entzun ditut inguruan: ederra izan dela, indartsua, latza, espetxeratuak izan arren garaipen bat izan dela… Baita bazela garaia ere, eta hau hasiera besterik ez dela izan: herri harresia herriz herri auzipetuz auzipetu hedatu behar dela. Hedatuko dugula.
Izan ere, 3 urte pasa dira ezker abertzaleak “prozesu demokratikoa” abian jarri zuenetik, eta prozesuaren zurrunbiloan jira eta bira txorabiaturik pasa dugu gau eta egun.
Indar metaketak emaitza txukunak lortu ditu (ehbildu, herrira…), baina dena (espaniar/frantses) legearen barruan egiteaz pixka bat aspertuta nengoen, zer nahi duzue esatea.
3 urtez tabernetako eztabaida etsigarrietan: “eta non/noiz/nola puxkatzen dugu estatuekin?”, “indar metaketari borroka erantsi ezean, estatuek jasan ahal dute indar batuketa; milana, ehun milana eta miloi batena ere”, “eta presoak?”, “eta auzipetuak?”, “eta sozialismoa?”, “eta euskara?”, ” eta ETA?”…
Eta tabernaren bestaldean “jendartea aldatu da”, “orain inor ez dago prest…”, “egokitu behar dugu”, “indar metaketa eta nazioarteko komunitatearen presioaren bidez…”…
Edonor da (baldarren neu) jendartearen termometro eta bozgorailu.
Baina gure herri subkonszientean pasatzen ari ginen (‘ginen’ ezta?) amnistia konponbideari loturik zela sinestetik, 6-8-10-20-30… urte onartzera. Eta kontxo! atxiloketak eragozteko herri harresi bat eta atxilotuak askatzeko harresi suntsigailu bat eraikiz gero, agian ez dugu lortuko denak etxean izatea gaur, baina behintzat ahoko gusto txarra kendu, eta garaipen kutsu bat izango genuke. Eta garaipena bihar.
Barruan dagoen lagun batek dioen bezala: “hobe beldurra ematea, pena ematea baino!”.
Eman dezatela beldurra gure herri harresiak eta gure harresi suntsigailuak.
Izan gaitezen bastoak!
http://arlotebat.wordpress.com/2013/04/27/bazen-garaia/

Idatzi erantzun bat