Muy  Bastas

Bost gazteren defentsan, herri harresia osatuko dute ekainaren 22an Iruñean

Ekainaren 22an herri harresia eraikitzera deitu dute euskal jendartea, Iruñeko Gaztelu plazan eraikiko den aske gunean parte hartuz. “Donostin eta Ondarrun erakutsi zuten bezala, Iruñerrian ere ez gaude atxiloketa gehiago onartzeko prest”, adierazi dute gazte auzipetuek herritar andanaren babesean. Espainiako Auzitegi Gorenak uztailaren 3an berrikusiko ditu Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider Caminos eta Mikel Jimenezen sententziak. Segi edo Ekineko kideak izateagatik, seina urteko espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak.

Aske Gunea Gaztelu plazan

Ekainaren 22an, gaia jendarteratzeko asmoz, aske gune moduko bat sortuko dute. Goizean zehar hainbat jarduera egingo dituzte eta, ondoren, eztabaidatzeko toki bihurtu nahi dute plaza. Egun guztian zehar, informazio gune bat ere izango da, auzipetuen egoerari buruzko argibideak emateko.

https://i1.wp.com/topatu.info/wp-content/uploads/2013/06/herri_harresia_iru%C3%B1ea_auzipetuak.jpg?resize=1024%2C680

Idatzi erantzun bat