Muy  Bastas

Ongi etorri Baionaklo Gaztetxera (Bastas!!)

Eraikin bat okupatu dute Baionan, bertan gaztetxea egiteko (topatu.info-tik)

2013 Uztailak 13

Urtebetez aritu dira Baionako Gazte Asanbladako kideak herriko etxeko ordezkariekin biltzen, gazteek alternatibak garatu ahal izateko gaztetxe bat lortzeko helburuarekin. Negoziaketek aurrera egiten ez zutela ikusita, iragan astean Baionako aste bateko epea eman zioten gazte asanbladako kideek herriko etxeari gaztetxea erakitzeko lokal bat proposatzeko. Erantzunik jaso ez dutenez, herriko etxearen eraikin bat okupatu dute. Egunero 18:00etan egingo diren asanbladetan parte hartzera deitu dituzte Baionako gazte guztiak.

Baionako Gazte Asanbladaren oharra:

Baionako Gazte Asanblada duela lau urte sortu ginuen, gazte bezala Baionako bizitza sozialean parte hartzeko eta parte hartzeaz gain, bizitza soziala berpiztu eta elikatzeko asmoz. Gure ustetan, Baionan gazteontzako aisialdi eta espazio falta bat dugu.

Egunerokotasunean Baionak ez du gazteon bizitza soziala aktibatu eta bultzatzeko aski tresna eskeintzen. Gabeziaz gain, gazteontzako disposizioan ditugun tresnek dibertsitate gutti dituztela ere afirmatu genezake: gaur egun aisialdirako adibidez, nagusiki kirola edota mozkorkeria izaten dira aterabideak, beste hainbat arlo bazterrean utziz.

Gure elkarteak, Baionako Gazte Asanbladak, gabezia horreri aurre egin nahi dio eta beraz gazte orori idekiak diren eta izango diren hainbat dinamika abian ezarri nahi ditu. Gure helburua, gazteei hainbat espazio, ekimen edota proiektutan parte hartzeko aukera eskaintzea litzateke eta guzti horiek modu kolektiboan aurrera eramatea.

Lau urtez, batzutan hilabetero eta bestetan bi hilabeteroko epean, gazteen parte hartze soziala bultzatu duten ekimenak antolatu eta aurrera eraman ditugu. Jakin behar da gure elkartearen baitan, antolaketan 40 gazte inguru biltzen girela eta 400 gazte baino gehiago hunkitzen ditugula hilabeteroko ekimenetan. Osasuntsu dabilen elkarte bat gira, gure helburuekin fideltasunean hainbat ekimen eraikitzaile plazaratzen ditugularik.

Baionako Gazte Asanbladak bere proiektua aitzinera eraman dezan ezinbestekotzat jotzen du lokal txukun baten beharra. Behin eta berriz, gure hainbat ekimenetan aldarrikatu izan dugu Baionako herriak Baionako Gazte Asanbladak kudeaturiko lokal bat behar duela. Lokal horren bitartez, gure proiektuak bere potentzialitate osoa erakutsiko luke, Baionako hainbat gazte Baionako bizitza sozialean aktiboki parte hararaziz, gainera modu ugari eta ezberdinen bitartez.

Baionako Gazte Asanbladak, lokal baten beharra ez du soilik aldarrikatu, baizik eta galde hori Baionako Herriko Etxera helarazi du, bilkura formal batzuk burutuz Herriko Etxeko arduradun gorenekin. Ez ditugu hemen izenak erranen, baina argi utzi nahi dugu joan den urteko otsailetik Herriko Etxearekin bilkura erregularrak mantendu ditugula, lokal bat ukaiteko xedearekin eta bilkura horietan Baionako Herriko Etxeko arduradun nagusiak presente izan direla.

Baina urte bat pasa ondoren eta hainbat bilkura ukan ondoren, gaur egun Baionako Herriko etxeak ez digu berririk ematen eta gure elkarteak ez du gaur egun ere lokalik, ez eta proposamenik ere. Behin eta berriz kontaktatzen saiatu ondoren, gaur egun ere Herriko Etxeak ez digu kasurik egiten.

Horren aitzinean, Baionako Gazte Asanbladak erabaki du Herriko Etxearena den lokal bat okupatzea! Espainiako karrikan den justizia jauregi ohia okupatu dugu, hainbeste beharrezkotzat jotzen dugun Baionako Gaztetxea sortu ahal izateko. Herriko Etxearen ez-axolagabekeriaren aitzinean, gazteok gure kabuz lortu dugu Baionako Gaztetxea!

Gomitatzen zaitugu zu ere, Baionako Gaztetxera jitea eta animazio ezberdinetan parte hartzea! Gomitatzen zaitugu ere gauero izanen diren asanbladetan parte hartzera: 18:00etan Espainiako karrikan.

Etor zaitez eta ekar itzazu zure lagunak ere! Laster arte !
BAIONAK GAZTETXEA LORTU DU!

Info + baionakogaztetxea.wordpress.com

Idatzi erantzun bat