Muy  Bastas

Faltan direnak pedalkadaz gerturatzeko bidea (Xenderak) – ONA!!!

Abian da Xenderak egitasmoa, Iñaki Landa kazetariak hasitako bidai solidarioa. Gasteiztarraren elkartasun ibilbideak Fleuryko (Paris) eta A Lamako (Pontevedra) kartzelak lotuko ditu bizikletaz. 1700 kilometroko bidea lagunak gatibu dituen bi presondegien artean, ekimen xume bat astebururo milaka kilometro egin behar izaten dituzten senide eta lagunen balentriaren gainean arreta deitzeko.

 

Bidaiaren abiapuntua, gainera, beste lagun bat galdu genuen egunarekin konzidiarazi du. Lau urte dira Aitornillok akorde perfektua erditzea bilatzeari utzi ziola. Musikari nekaezinak gaixotasuna izan zuen jaiotzetik bidelagun, hala ere, edo akaso horrexegatik, irakatsi zigun bizitza azken muturreraino bizitzen; ez dagoela biziago bizitzan ibilbide luzeagoa egiten duena, bizitza gehiago gozatzen duena baizik. Aitor txapela batez bi buru estaltzen dituen horietakoa genuen. Mala Hierba, De Mala Fe, Los Tornillos, Obligaciones, The Dogs of the Black Foot taldeetan aritutakoan (baten bat ahaztuko nuen, seguru), beste aparejo eder batekin egin zuen topo Karrozerias Betoño taldean, Ikerrekin. Iker, zirikatzaile eta konspiratzaile menderaezina, Aitorren bidaidea izan zen haren azken urteotan, eta Landaren egitasmoaren jomuga. Izan ere, kazetariak Parisen emango dio hasiera bizikletazko bidaiari; Asier, bere laguna, bisitatuz; eta Pontevedran, txakurraren ipurdian, munduaren bukaeran amaituko du, ondo bidean, Karrozerias Betoñoko abeslariarekin. 1700ko bidea berrogei minutuko solasaldi laburrerako. Ekimena hasi besterik ez da egin eta dagoeneko Xenderak egitasmoaren bidai kaierak balio izan digu falta diren horiek apurtxo bat gerturatzeko. Direnak, tarte batez ez direnak, eta berriro izango ez direnak; sentimendu, oroitzapen eta elkartasun amaraun batean lotuta.

Koldo Alzola

https://i0.wp.com/www.hirinet.net/images/stories/web/koldo-alzola.jpg

Idatzi erantzun bat