Muy  Bastas
Archive | otsaila, 2014

Errekaleor Bizirik!

Kaixo lagun,

Errekaleorren bizitzen ari garen gazte talde bat gara. Auzora bizitzera etorri ginenetik, joan den Irailetik alegia, hainbat proiektu jarri ditugu martxan. Adibidez, liburutegiaren irekiera eta kudeaketa, frontoia, entsegu lokala… Horrela, auzoa biziberritu eta bestelako bizi ereduak garatzeari ekin diogu, komunitatean. Eskuartean dugun azken proiektua antzokia izan da.

Zuregana jotzen dugu, antzokiaren erabileran interesatua egon zaitezkeelakoan. Buruan dauzkazun ideia horiek plazaratzeko espazio egokia izan daiteke hau. Antzokia Errekaleorreko plazan dago kokatua, auzokideek auzolanean eraiki zuten eta auzoak berak kudeatzen zuen. Gu ere horretara goaz. Ehun eserleku inguru, eszenatokia, proiektorea eta musika ekipoa dauzka. Zenbait urtez erabili gabe egon bada ere, aipaturiko azpiegitura guztiak egoera onean daude. Zer egingo zenuke guzti horrekin? Utzi zure irudimenari bidea egiten eta animatu!

Gu adibidez hasi gara lanean. Igandero pelikulak proiektatuko ditugu arratsaldeko seietan, formatu txikiko kontzertuak antolatzen ari gara eta badago antzerki talde bat sortzeko asmoa. Interesgarria deritzozu? Baiezkoan bazaude, gerturatu eta parte hartu. Bestelako proposamenen bat duzula? Hurbildu eta jar gaitezen martxan.

Honekin auzoa kulturalki jantzi nahi dugu, bestelako kultur eta sorkuntza ereduak garatuz. Bestalde, Gasteizko herritar zein taldeei espazio hau eskaintzea bilatzen dugu, beraien zereginetan erabili dezaten. Toki aproposa da kontzertu txikiak, hitzaldiak… egiteko. Antzokia aurrera eramateko autogestioa dugu oinarri, gugandik, guretzat eta gure ahaleginez gauzatzea. Ideia horrekin, udaletxearen eraikin hau okupatu genuen eta orain herriarena da.

Beste behin ere, gerturatzeko eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizugu. Antzokiaren giltzak Errekaleor 26an aurkituko dituzu.

Harremanetan jartzeko onena bertatik pasatzea da. Bestela, hiru bide hauetakoren bat erabiliz izan dezakegu elkarren berri:
Telefonoa: 688678961
Helbide elektronikoa: errekaleorraitsasobihurtu@gmail.com
Twitter: @Errekalor

Besarkada bat.

Errekaleortarrok

zinema errekaleorren
Kaixo lagun,

Somos un grupo de jóvenes que vinimos a vivir a Errekaleor el pasado Septiembre. Desde entonces, hemos puesto en marcha diversos proyectos. Por ejemplo, la gestionamos la biblioteca, hemos reabierto el frontón, estamos montando un local de ensayo… Con esto pretendemos revivir el barrio y desarrollar nuevos modos de vida en comunidad. El último proyecto que tenemos entre manos es el teatro.

Acudimos a ti porque creemos que puedes estar interesadx en utilizar el teatro. Puede ser el espacio apropiado para realizar todas esas ideas que tienes en la cabeza. El edificio está situado en la plaza de Errekaleor y aunque es propiedad del ayuntamiento de Gasteiz, fué construido por lxs vecinxs y gestionado por ellxs durante años. Nosotrxs también, aspiramos a ello. El teatro cuenta con alrededor de cien butácas, escenario, un proyector y equipo de música. A pesar de haber estado en desuso durante años, todo se encuentra en perfecto estado. ¿Que harías con todo ello? ¡Da rienda suelta a tu imaginación y anímate!

Nosotrxs ya hemos empezado a trabajar. Todos los domingos proyectamos una película a las seis de la tarde, organizamos conciertos de pequeño formato y hay intención de crear un grupo de teatro. ¿Te parece interesante? Pues acercate y participa. ¿Tienes alguna otra idea? Ven y nos pondremos en marcha.

Con esto queremos llenar de vida el barrio, desarrollando modelos culturales y formas de creatividad alternativas. Por otro lado, queremos ofrecer este espacio a todxs lxs vecinxs y movimientos sociales de Gasteiz, para que lo utilicen en sus dinámicas. En un sitio apropiado para pequeños conciertos, charlas… Para llevar adelante el teatro tomamos como base la autogestión, por nosotrxs, para nosotrxs y con nuestro esfuerzo. Con esa idea, okupamos este edificio del ayuntamiento y ahora es del pueblo.

Volvemos a invitarte a ser parte del proyecto. Las llaves del teatro están en Errekaleor 26.

Para estar en contacto lo mejor es pasarse por Errekaleor. Si no, puedes utilizar cualquiera de estas tres opciones:
Teléfono: 688678961
Correo electrónico: errekaleorraitsasobihurtu@gmail.com
Twitter: @Errekalor

Un abrazo.

Errekaleortarrok