Muy  Bastas

Oso, oso BASTAK!! – DISOBEY!!

Zigor Olabarria (Eleak)

Aske Gunean herritarren bizipenak

Herri Harresitik eginiko zuzeneko saioa

Gehio:

http://www.info7.com/

Energumen@s de mierda!!

Herri harresiaren biharamuneko gogoeta:

GU ZUEK GARA, ZUEK GU ZARETE

Espetxeratu dizkigute kolpeka Irati, Jazint, Imanol, Xabi eta Igarki, Madriletik gainontzeko auzipetuen tortura lekukotasun lazgarriak ailegatzen zitzaizkigun egun berberean.

Gasteiz, Orereta, Donostia, Ondarroa, Iruñea, Tafalla… Berriz min hau, berriz harrotasun hau, berriz ere hustuta utzi gaituen borrokaren gazi-gozoa. Berriz ere gure malkoak eta irribarreak, biolentziaren profesionalen kolpeak eta biraoak, injustizia legalaren alde egiten dutenen eta justizia ilegalaren alde egiten dugunon arteko talka, goxotasuna eta tinkotasuna, amorrua eta maitasuna, gainezka egiten digun sentimenduen uholdean.

Etorriko da hausnarketa eta mezu arrazoituagoetarako unea. Hurrengo egunetan izango da hori, Askeguneko lagunak batzartu ondoren. Gaur bihotzetik eta erraietatik hitz egiteko eguna da.
“Gu zuek gara, zuek gu zarete” leloan laburbildu genuen Loiolako Askegunearen ideia. Atzokoan, zinez, leloa errealitate bilakatu zen. Herri Harresian parte hartu genuen gutako bakoitza sentitu ginen Irati, Jazint, Igarki, Imanol, Xabi, auziperatu. Eurak gu sentitu ziren bezala, Andere, Mikel, Arrate, edo Joxe, edo Leire edo edozein, epaiketen kontra eta askatasunaren alde konprometituak gauden herritar anonimo desobedienteak. Ertzaintzak ere sentitu zuen sinbiosi hori, ondo sentitu ere. Identifika ezin egiten gintuzten maskara eta ileordeetan ikusi zuen, “denok gara auziperatuak” garraxian entzun, elkarren artetik banatzeko egin beharreko ahalegin bortitzean izerditu, banan-banakako identifikazio saiakera luzean sufritu, mozorroak amorruz kendu ondoren, herri harresiko lagunek “eman izen-abizenak!” aginduari auziperatuen izen-abizenekin erantzuten genienean.

Atzokoa ez da bizitzea nahiko genukeen borroka esperientzia, are gutxiago errepikatzea. Latza da. Ez dugu lagun gehiagoren atxiloketa eta espetxeratzerik bizi nahi, ez dugu eskubideak praktikatzeagatik auziperatutako euskal herritarrik nahi. Egingo dugu ordea, horretarako motiboak ematen jarraitzen badizkigute. Atzokoa eta gehiago ere. Edonola ere, atzo jendetzak oihukatu bezala, “gaur, guk irabazi dugu”. Salbuespen politikekin eta epaiketekin amaitzeko bide luzean urrats berria eman dugulako, ekimen zehatz honi begira Askeguneko lagunek eta auziperatuek geure buruei jarritako helburuak lortu ditugulako. Igandetik Loiolan bizi izandakoa, hasi berri den epaiketa honen eta beste guztien aurka borrokatzeko erregai izango dela sinistuta gaudelako.

Zorionak modu batera edo bestera Askegunean egunotan parte hartutako lagun guztiei. Elkartasuna eta babesa atxilotutako bi lagunei. Musu tropela auziperatu guztien lagun eta senideei. Besarkadarik sentituena, Xabi, Irati, Jazint, Igarki eta Imanol. Maite zaituztegu!

Animo, eta borrokara.

Idatzi erantzun bat