Muy  Bastas

Blusak, feministak, epaiketak eta kriminalizazioa (Eus / Cast)

Duela astebete, Blusa eta Nesken batzordeak agerraldi publiko bat egin zuen Gasteizen. Bertan, 2015eko jaietatik aurrera jasandako errespetu falta adierazteaz gain, komunikabide desberdinetan argitaratu diren hainbat iritzi artikulutan beraien gainean esandako gezurrak eta azken hilabeteotan entzun behar izan dituzten irainak salatu zituzten. Zeharka eta paradoxikoki, mugimendu feministako bi neskaren kontrako epaiketa bati buruzko informazioa eman zuten. Blusa eta Nesken batzordeko ordezkariak, Luis Izagak, koakzioagatik salaketa bat jarri zien epaitegian bi kide feministari. Hipokrisiaz epaiketa hori ez egitearen alde azaldu ziren arren, epaitegietara joateko beharra plazaratu zuten. Baina, aldiz, ez zuten salaketa kentzeko inongo asmorik aurkeztu; eurak baitira salaketa ipini duten bakarrak.

Emakumeok jaietako espazioetan emakume izateagatik sistematikoki pairatzen ditugun erasoak salatzeko asmoarekin, pasa den abuztuaren 8-an emakume talde bat Blusa eta Nesken paseilloan sartu zen. Jai parekideak aldarrikatzeko egin zen ekintza hori. Sinbolikoki jai guztietan pairatzen dugun egoera bortitzak salatzea zuen helburu bakarra. Eta helburu hori guztiz politikoa da; ekintza politiko bat izan zen, besterik ez. Ez zen Blusa eta Nesken kuadrillen kontrako eraso bat; inola ere ez! Ez zen kontu indibiduala, kolektiboa eta politikoa baizik. Baina, orain, epaiketa bat dago aurreikusita horren harira, eta benetako eztabaida alde batera utzi da. Ez da gatazkaz hitz egiten ari, ezta hirian sortu den haustura sozialaren ondorioaz ere. Erasoaz, jaiaz, gauaz… horretaz ez dute orain ezer esan!

Azkeneko hilabeteetan mugimendu feministaren kontrako etengabeko kriminalizazio bat sufritzen ari gara, eta ez gaude hori jasateko prest. Duela hilabete batzuk Durangon ikusi genuen Sevillako prozesioan coño intsumisoa ateratzeagatik feministei jarritako salaketan, emakume politikarien kontra erabiltzen diren irainetan «feas, malfolladas…», feminista bat bere iritzi politikoak sare sozialetan plazaratzen dituen bakoitzean «feminazi» edo «histérica» bat da, eta abar.

Orain, gure hirian, Gasteizen, feminista hauen kontrako epaiketarekin ere gauza bera gertatzen ari da. Halere, ez da lehenengo aldia. Orain dela pare bat urte Blusen eta Nesken batzordeko ordezkariak egindako adierazpen publiko matxistak plazara ekartzeko beharra dugu. Argi eta lasai esaten zuen: «He puesto pegatinas y tocado tetas toda mi vida sin por ello recibir tortas» (Gasteiz Hoy, 2014-7-22).

Espazio publikoan ez egoteko hezi gaituzte emakumeok, eta espazio horiek okupatzen ditugunean kriminalizatu egiten gaituzte. Heteroarauak ezarritako menpekotasun espazioan egotearekin ados agertzen ez garen emakumeok arauetako bat hausten dugun une oro kriminalizatu egiten gaituzte. Justua ez den jendarte batekin ados agertzen ez denari eta jendarte horrek sortzen dituen desberdintasun eskubideak plazaratzen dituen orori, gauza bera. Kriminalizazioa emakumeei erasotzeko heteropatriarkatuak duen beste mekanismo bat besterik ez da. Sinplea da: jendarte batean menpekotasun posizioak egoteko, botere posizioak egon behar dira beti. Horiek ?botere posizioa dutenek?, sistema hau eraldatzeko ardura bere gain hartu ordez, kriminalizazioa erabiltzen dute, biktimatzat hartuz beren burua.

Feministok, jaietan inplikaturiko beste eragile bat garen heinean, jai ereduari buruz zer esateko asko daukagu, eta argi esan nahi dugu: ez gara arazoen eragileak! Guk ez ditugu tetatinak ipintzen! Beraz, ez gaituzte kriminalizatuko, eta ez dugu parte hartuko analisi sinplistetan. Gertatutakoa Blusa eta Feministen arteko borroka bat besterik ez balitz bezala saldu digute. Baina, ez, askoz korapilatsuagoa da, eta ez dugu onartuko hain modu sinplistan ulertua izatea. Eztabaida honetan non dago nesken ahotsa, instituzio publikoen inplikazioa eta eragile sozialen salaketa?

Epaiketa hau burutzeak ez dauka inolako zentzurik, ez gaitu inora eramango eta ez litzateke burutu behar. Jendarte osoa interpelatzen duen gatazka sozial baten aurrean gaude. Zoritxarrez, ez da lehena Euskal Herrian; gogoratu Alardeak.

Badirudi 2015eko abuztuaren 8a baino lehen hiriak bakean ospatzen zituela bere jaiak. Eta ez da egia! Gatazkan bizi gara. Baina uda honetan gertatutakoa da soilik otsailaren 4an epaitu nahi dutena. Bi emakumeren kontrako epaiketa honekin mugimendu feministak bere osotasunean egindako lana eta bere ibilbide politikoa epaitu nahi da. Eta hori biziki larria da! Jasanezina!

Ez dira berriak tetatinak, ezta paseilloetako erasoak ere. Ez dira berriak irainak, eta ez da berria paseilloa igarotzen den bitartean kalean lasai ibiltzeko ezintasuna (bi aldiz egunero bost egunetan). Horretaz guztiaz hitz egin nahi dugu: biolentziak dituen forma askotarikoez, autodefentsaz, arduraz, gauaz, plazeraz eta erasotzaileek biolentzia justifikatzeko erabiltzen dituzten mekanismo kamuflatzaileez. Biolentzia ezin da inola ere nahastu «hezkuntza faltarekin». Erasoak ez dira «groseria», ezta «ganberradak» ere. Horrela kalifikatu baitzituen Luis Izagak jaietan egindako erasoak.

Epaiketa hau ez da egin behar! Ez dugu mugimendu feminista kriminalizatzen utziko! Eta argi dago: bada garaia Gasteizko jaiei buruz hitz egiteko.

ARTIKULU HAU SINATU DUTE: Eli Etxebarria, Arantza Vazquez, Zuriñe Rodriguez, Montse Parra, Maider Dominguez, Elena Ruiz, Txiki, Andere Arriolabengoa, Naike Bengoa, Gladys Giraldo, Bea Luz, Paca Robles, Marta Torres, M. Jose Sainz eta Sara Bujanda.

tetatinas

Blusa

De blusas, feministas, juicios y criminalización

El pasado lunes compareció en Gasteiz la Comisión de Blusas y Neskas para denunciar su «hartazgo ante las faltas de respeto y desacreditaciones sufridas desde las pasadas fiestas» a la vez que denunciaban «la tergiversación, vejaciones y faltas a la verdad que se han publicado en diferentes medios de comunicación.»

Paralelamente, paradójicamente, informaban del juicio previsto para el próximo 4 de febrero contra dos mujeres del movimiento feminista. Mujeres denunciadas por coacción por el representante de la misma comisión; quien por cierto, manifestó «querer la suspensión del juicio a pesar de que nos vemos abocados a él» pero que en ningún caso propuso la retira de la denuncia.

Estas dos feministas junto a otras se introdujeron en el paseíllo el pasado 8 de agosto en señal de protesta para denunciar las agresiones que sistemáticamente sufrimos las mujeres en los espacios festivos y reivindicando unas fiestas paritarias. También para Gasteiz. Fue una acción simbólica, política y de denuncia. No fue un ataque, ni una agresión a las Cuadrillas; sino un acto de protesta más. Pero ahora hay un juicio y un constante goteo de declaraciones que van y vienen sin abordar de lleno el debate, el conflicto y la fractura social abierta en la ciudad.

Venimos sufriendo en los últimos meses una criminalización constante al movimiento feminista que no estamos dispuestas a tolerar. Lo hemos visto en Durango hace unos meses, en la denuncia a las feministas que sacaron en procesión al «coño insumiso» en Sevilla, o en insultos como feminazis o histéricas, así como en las descalificaciones dirigidas a las mujeres que hacen política: feas, malfolladas… en las redes sociales cada vez que una feminista manifiesta sus posiciones políticas. Ahora está también sucediendo en Gasteiz con la denuncia a estas mujeres; pero ha pasado antes con declaraciones machistas como las hechas públicas por el Presidente de la Comisión de Blusas y Neskas, Luis Izaga, en un medio de comunicación por cierto, en las que afirmaba «haber puesto pegatinas y tocado tetas toda mi vida sin por ello recibir tortas» (Gasteiz Hoy, 22.07.2014).

Esta criminalización no es baladí ni gratuita. Se criminaliza a quien ocupa el espacio para el que no hemos sido socializadas. A quien rompe y transgrede el paradigma que nos ubica en posiciones de subordinación en las que no estamos dispuestas a estar. Se criminaliza a quien analiza los desajustes de un sistema injusto y pone sobre la mesa las desigualdades que se crean en él. La criminalización es un mecanismo más del heteropatriarcado y es una forma más de agresión contra las mujeres. Y la criminalización la ejerce quien se niega a asumir su responsabilidad en el sistema; o mejor dicho, su posición de privilegio en el mismo. Para existir posiciones de subordinación, tiene que haber sine qua non posturas de dominio.

Las feministas somos un agente más implicado en las fiestas y tenemos la autoridad suficiente para posicionarnos en el debate festivo. Eso sí, no somos el foco del problema ni las causantes del conflicto. ¡Las tetatinas no las pegamos nosotras! No vamos a permitir que se nos criminalice y que se centre el debate en esto. Lo acontecido es mucho más complejo que una «bronca entre blusas y feministas» y no vamos a permitir ni contribuir a que sea entendido de forma tan simplista. ¿Dónde quedan las neskas, las instituciones, los agentes sociales…?

Este juicio no tiene ningún sentido, no nos lleva a ningún lado y no debiera celebrarse. Estamos ante un conflicto social que interpela a toda la sociedad en su conjunto, que se encuentra enraizado en las tradiciones de la misma, tradiciones patriarcales y misóginas por supuesto, y que no está siendo entendido como tal. Pareciese que no existe conflicto alguno previamente a lo acontecido este verano. Y eso es, exclusivamente, lo que se pretende juzgar el 4 de febrero: lo sucedido en verano. A través de la denuncia a estas dos mujeres se pretende juzgar paralelamente al cuerpo colectivo y político de las mismas; al trabajo y recorrido de todo el movimiento feminista en su conjunto. Y eso nos parece grave; muy grave.

No son nuevas las tetatinas, ni las agresiones durante el paseíllo, ni los insultos ni la imposibilidad de caminar segura por ciertas calles durante las horas que se está transcurriendo el paseíllo (dos veces al día durante 5 días seguidos). De eso, precisamente, es de lo que tenemos que hablar, discutir y analizar. De la violencia que cotidianamente se ejerce contra nosotras de diferentes maneras y con distintas intensidades. También de esas violencias que quien las ejerce ni siquiera las considera violencia y las confunde con la «mala educación, la grosería, el gamberrismo», como lo calificó Luis Izaga…

¡Este juicio no se debe realizar, no vamos a dejar que se le criminalice al movimiento feminista y de las fiestas de Gasteiz tenemos que hablar

Este artículo lo firman: Eli Etxebarria, Arantza Vazquez, Zuriñe Rodriguez, Montse Parra, Maider Dominguez, Elena Ruiz, Txiki, Andere Arriolabengoa, Naike Bengoa, Gladys Giraldo, Bea Luz, Paca Robles, Marta Torres, M. Jose Sainz eta Sara Bujanda.

https://i2.wp.com/pbs.twimg.com/media/BpTO9pDCEAAqdnN.jpg?resize=653%2C457&ssl=1

pollatinas

 

Idatzi erantzun bat