Muy  Bastas
Archive | ekaina, 2016

Gasteizko Arana auzoko jaietan emandako eraso sexisten txostena #‎ErasorikEzErantzunikGabe‬

Gasteizko Arana auzoko jaietan emandako eraso sexisten txostena.
‪#‎ErasorikEzErantzunikGabe‬
———————–
Breve informe de la agresión sexista padecida por 2 jóvenes en el barrio de Arana de Vitoria-Gasteiz.
‪#‎NingunaAgresionSinRespuesta‬

1 2

#PutaJuanak #Arrasate

2016ko ekainaren 25ean, Arrasateko San Juan jaietan Puta Juanek txosnagunea hartu genuen gure aldarria ozen zabaltzeko asmoz, bizi baino biziago gaudelako, BORROKAN ARI GARELAKO:

Emakume guztiak beldurrarekin hezi gaituzte. Gure heziketa “Puta” izendatuak izan ez gaitezen bideratu dute. Bizi txarreko emakumeak, kontrolatuak eta lanbide okerrekoak. Prostituzioaz, putez, estigmez.. hitz egin behar dugu. Ikusarazi, salatu eta eraldatu behar ditugu. Edo gure egin. Eta “puta” izatea, sexualki askea, independentea, nor bere buru eta gorputzen jabea, langilea, sistemaren kontrakoa… izatea esan nahi badu, gu ere putak gara! Eta hori da, hain zuzen, irudikatu nahi izan duguna.

Batzuentzat, iraingarria da gure aluak odoletan ikustea, odol hori hilero isurtzen dugu, isuri dugu eta isuriko dugu. %51 gara, eta ez dugu onartuko gure gorputzak iraingarritzat jotzea, are gutxiago gure odola.

Iraingarria dena da aste betean lau emakume erailak izan eta ezer ez esatea. Iraingarria da Erkoreka jaunak gertakari horiek genero biolentzia ez direla esatea. Iraingarria da harreman afektiborik behar izatea hilketa bat biolentzia matxista dela esateko; hortik kanpora biolentzia matxistarik egongo ez balitz bezala. Iraingarria da Ibarra eta Iruneko jaietan, 6 emakume drogatu eta bahitzea. Iraingarria da aste betean hori guztia gertatu eta zuen ahotan puta Juanen pankarta bakarrik egotea. Iraingarria da gure baginak eskandaluzkotzat jotzea. Iraingarria da horrekin izutzen den jendarte matxista.

Guk gure bidean tinko jarraituko dugu, jakin badakigulako borroka feministak egingo gaituela herri eta hurrengo hilean ere kuleroak, tangak… odolez zikinduko ditugula!

Gora Puta Juanak!

Gora Borroka Feminista!

2

1

6  3

4

5