Muy  Bastas
Archive | apirila, 2017

Gaztetxazoak 29 urte #OasianDantzan!!!

gaztetxea

Egunak daramatzagu basamortuan, oinez, jendez inguratuta baina bakardaderik sakonenean murgilduta… Astiro pasatzen da denbora, lehiakortasuna da nagusi, geratzen den ur apurra nork lortuko… Baina, aizue… Hara! Benetakoa al da han urruti, zerumugan, ikusten dugun hori? Ala irudimenak sortu digun azpijoko maltzurra besterik ez? Oasi bat dirudi, palmondo eta guzti, bandera pirata ere ikus dezakegu hemendik, eta honaino heltzen zaigu darion elkartasun usaina…! Goazeeeen! 🌴✊🏾👭🏡🔥💜

Aurten *29 urte* beteko ditu muinoko gure etxe maiteak. Denbora horretan, bai auzoan eta baita hiriko beste guneetan ere, bestelako oasi askoren sorrera ikusi ahal izan dugu, okupazioa, autogestioa edota asanblada oinarri dituztenak… Eta gehiago sortuko direlakoan gaude! Espazio horiek tinko eutsi diote, nahiz eta gure hiriko politikariek agindutako “lehorteak” bat ere lagundu ez…

Hori dela eta,y *Auzolana pilotalekuko* adiskideei elkartasunik freskoena helarazi nahi dizuegu hemendik. Defendatuz maite dugun hori! 👭 Era berean, gure palmondoaren puntatik kezkaz eta amorruz ikusi dugu azken urtean areagotu egin diren hiriko eta auzoko gune okupatu eta autogestionatuen kontrako erasoak, eta gogor salatu nahi ditugu. Dela aipatutako Auzolana pilotalekua, *Errekaleor auzoa* eta *Arkillos10* etxea, gure babesik beroena helarazi nahi dizuegu… Geldiezinak gara, esto no para! ✊🏾Ahaztu gabe, auzoko *Santo Domingo* kalea ere auzokideen esku nahi dugu, udal gobernuaren desertifikazio-gentrifikazio plan maltzurretatik at. Gure auzoan berde tropikala eta aniztasuna nahi ditugu, eta ez dugu onartuko berriz ere udalak auzoko espazioak interes pribatuei oparitzea, egarriz hiltzera kondenatzeko. Bestetik, zorionik beroena *Sumendi* espazioari Judimendi auzoan oasi berri bat loratzea lortzeagatik 👏🏾👏🏾👏🏾🔥🔥🔥Auzoak bizitzaz gainezka nahi ditugu! Urte luze hauen ostean, lehenengo egunean bezain argi daukagu: autogestioaz eta asanbladaz ondo ureztatuz gero, lurrik lehorrenak ere fruitu indartsuenak eman ditzake!

29. urtemuga honetan, amorruz oroitzen ditugu Gaztetxeko palmondotik urruti, basamortu lehorreanh espetxeratutako *Oiertxo eta Abetxukoren* egoera larriak. Haiek eta gainontzeko preso politiko guztiak etxean nahi ditugu, kartzeletako barroteak apurtzeko elkartasun eta maitasun haizete bat bidaltzen dizkiegu hemendik!

Azkenik, esker tropikalenak egunero, astero, hilabetero muinoko etxera igotzen zaretenh kolektibo, adiskide eta auzokide guztiei, *zuen guztion lanak, bizipozak eta borrokarako grinak elikatzen baitu Gaztetxea!* Zuei ere, urte askotarako! *Apirilaren 20tik 30era zuekin ospatu eta partekatu nahi ditugu 29 urte hauek.* Laster arte!

Gasteizko Gaztetxea

bertso

De los creadores de las mujeres se mueren, no las matan llega:

 El presidente de RTVE: “España no conquistó, evangelizó y llevó los pueblos bárbaros de América a la orilla d la libertad” Argia bidez

Olé sus santos cullons!!!